XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) (kronika honen hirugarren atalean jasotzen ditugunak, hain zuzen ere).

Arratsaldeko solas-aldian Bizkaiko Zuzenbideak, Lapurdiko Zuzenbidearekin eta baita beste zenbait Pirineotar Zuzenbiderekin duen ahaidetasunaz aritu ziren partaideak.

José M.ª Aycart Orbegozok hitzegin zuen Gipuzkoar Zuzenbideaz: gipuzkoar juristek ez omen diotela, Historian zehar, arreta handirik ipini esan zuen, Alvaro Navajasek salbu.

Aurreratu zuen halaber, 1991ko maiatzean ospatzekoa den Euskal Abokatutzaren II. Batzarrean, Gipuzkoar Zuzenbidearen gaia jasotzekoa zela.

Jacinto Gil Rodriguez, UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko Sailburuak, zeinak antolatu bait zuen 1982an Euskal Zuzenbideari buruzko lehen Kongresua, hartu zuen parte segidan.

Kongresu haren ardatz Zuzenbide zibilaren eguneratzea izan zen, kontuan izanik, bereziki, Euskal Zuzenbide Zibila edo eta Zuzenbide Zibil Autonomikoa izan zitekeenaren ikuspegia.

Zidor honetatik zihoan, hain zuzen ere, Alvaro Navajas Laporteren pentsamendua.

Garai hartan, azaldu zuen hizlariak, gutxi batzuk osatzen zuten Donostiako Fakultateko Zuzenbide Zibil Saila, eta gazteak ziren denak; baina, denbora aurrera, sendotasun eta ikerketa gaitasuna handitzen joan dira; batez ere, Bizkaitar Zuzenbideari dagozkion gaietan, dogmatika zibilista eta foruari dagozkion gaiak uztartuz.

Celayak ihardetsi zuen, desiragarri litzatekeela Deustuko Unibertsitatearen eta UPV/EHUaren arteko hartueman zaluagoa.

Proiektuari zagokionean, esan zuen, Batzorde erredaktatzailea 1982ko Zaragozako Kongresuarekin bat datorrela.

Abenduaren 5eko mahai inguruak itxi zituen Ihardunaldiok.

Bertan Zuzenbide Pribatuko Euskal-Nafartar Sistema juridikoa egun izan zuten gai mahaikideak, zeinak Adrián Celaya Ibarra, Jacinto Gil Rodríguez (Katedraduna eta UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko Sailburua), José Javier Hualde Sanchez (UPV/ EHUn Zuzenbide Zibileko Katedraduna) eta Enrique Rubio Tonano (Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbide Zibileko Katedraduna) izan ziren.

Mahaikideok Tomas Urzainki Mina jaunak (Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako Lehendakariordeak) aurkeztu zituen.

Hasteko, Adrián Celayak hartu zuen hitza.

Gogorarazi zuen Bizkaiko eta Arabako Zuzenbidearen erreformarako Batzordeak burutua zuela Proiektua, eta Gipuzkoako gaiari heldu zion segidan, zeinari buruz ez bait da txintik aipatzen Proiektuan.

Lurralde honek, esan zuen, Nafarroa eta Bizkaiako Zuzenbide Foralaren jarraikortasuna hausten du, haren printzipio zuztatzailea izanik jabegoaren osoko transmisioa.

Gipuzkoan bada zailtasun haundi bat Foruaren berreskurapen lanean, eta da inoiz ez direla ohiturak idatziz jarri.

Metodologiari dagokionez, ohartarazi zuen ezinbestekoa zela galdeketa eta ikerketaren bitartez, ohituraren egungo indarra ezagutzea.

Formula juridikoak zein izan behar zuen galderari erantzunaz, berriz, askatasun zibilaren printzipioa iritzi zuen egokien.

Zinezgaitza zela esan zuen Bizkaiako zuzenbidea Gipuzkoara erakartzea, Zuzenbide haren ezaugarriak eta Gipuzkoan duen erro falta kontuan hartuz.

Ayalako Foruan, bota zuen bukatzeko, ikusten da agerien askatasun zibilaren printzipioa.

Jacinto Gilen hitzak Euskal Zuzenbide Pribatu eta Alvaro Navajas zenarentzako izan ziren.

Hau izan zen Gipuzkoar Zuzenbide Zibila berreskuratzeko lanik gehien egindakoetakoa; beti ere, gainera, Zuzenbide Autonomiko baten ikuspegitik, eta ez ohitura zuzenbidearenetik, (...).